fbpxTECNUN DESIGN: LA SALVE DRAUGHT EXPERIENCE | Bilbao Bizkaia Design Week Skip to main content

TECNUN DESIGN: LA SALVE DRAUGHT EXPERIENCE

TECNUN DESIGN: LA SALVE Draught Experience

TECNUN DESIGN: LA SALVE DRAUGHT EXPERIENCE

09:30 am
TECNUN DESIGN: LA SALVE Draught Experience

Diseinu zaindua eta koherentea edozein markarentzat posizionatze-estrategian osagai oso garrantzitsu bat da. Hau ere upeleko garagardoen munduan aplikatzen da, enpresek azken kontsumitzailearen interesa eta fideltasuna lortzeko borrokatzen dute. Tiradura tresnak, zutabeak eta diseinu pertsonalizatua duten garagardoa botatzeko osagarriak marken faktore bereizgarriak bihurtzen dira eta kontsumitzaileen esperientzia hobetzen laguntzen dute.

Cervezas LA SALVE-k Tecnun - Nafarroako Unibertsitatearekin kolaboratu du bilboko garagardo ezagunaren iturrirako zutabe berri bat diseinatzeko eta tabernetan eta ostalaritza-establezimenduetan instalatuko dira. Industri Diseinuko Ingeniaritzako eta Produktuen Garapeneko Graduko bigarren urteko ikasleen proposamenek garagardo markaren funtsa, nortasuna eta kultura islatu dituzte, oso lotuta baitago Bilboren historiarekin, Riarekin eta bere izaera herrikoi eta industrialarekin.

Proiektuaren azken helburua izan da zutabe pertsonalizatu baten diseinua emozioan sorrarazten dituena, kontsumitzaileari hitz egiten diona, pertzepzioa eragiten dutena, markaren esperientzia definitzen eta hobetzen duena eta lehiakortasun abantaila nabarmena eta adierazlea eskaintzen duena.

Ostegunean, azaroaren 21ean, goizeko 10:00etan, TECNUNen, Nafarroako Unibertsitatea, eta LA SALVEren arteko hitzarmenaren emaitzaren aurkezpenarekin abiaraziko dugu jardunaldia. Hain zuzen ere, ikasleek egin dituzten garagardo-zutabe berria diseinatzeko proposamenen erakusketa izango da gai nagusia. Honako hauek parte hartuko dute jardunaldian: hasteko, Carlos Alonso Pascual, TECNUNeko irakaslea, eta, gero, Eduardo Saiz Lekue, LA SALVEko garagardo-zuzendaria. Ondoren, ibilbidetxoa egingo da LA SALVEren garagardo-zutabe berrirako diseinuen erakusketatik, eta egile ere badiren ikasleak arduratuko dira azalpenak emateaz. Jardunaldian izango dira, halaber, Benicio Aguerrea, Bilbao Bizkaia Design Week asteko komisarioa, eta Paz Morer, TECNUNeko Industria Diseinua eta Produktuen Garapeneko Ingeniaritza Graduko koordinatzailea.

Kokapena
Ensanche Eraikina - Bilbo

TECNUN - Universidad de Navarra
LA SALVE Bilbao