Bilboko Argazkigintza Garaikidearen Zentroan Tanit Plana argazkilariak emango duen konferentzia.
“Informazioa ezkutatzen duten erlazio, egitura, engranaje eta espazioekiko erakarpen obsesiboa sentitzen dut, baita piezak falta dituen “puzzleekiko”, zentzua edo sentimenduak ateratzea uzten ez duten hutsuneak(...). Nire bi gai gustukoen (maitasuna eta internet) funtzionamendu patroiak deszifratzen saiatzen etxeko edo politikako arazo-zonetara bidalitako mandatari berezia naiz”.
Tanit Plana (Bartzelona, 1975) Universitat Pompeu Fabra-n Ikus-entzuneko Komunikazioan lizentziatua da. Bere proiektuak (Gertuko infragorria, Eskala eta zatia, The wood of code, esaterako) irudiaren ikerketari buruzkoak dira. Pompeu Fabrako bere irakasle lanaz gain, Fotopres 01, Photoespaña 2002 aurkikuntza edo 2016an BBVA Fundazioaren Leonardo Beka jaso ditu. 2018An “Es lo que es” izenburuarekin bere lanaren atzerabegirako bat erakutsi zuen Isabel II kanalean.