Tradizioz, ilustrazioa argitalpen-arloarekin lotu izan da, eta, zehazki, Haur eta Gazte Liburuarekin. Ilustrazioa, ordea, beste alor batzuetan ere agertzen da, hala nola diseinu grafikoan eta animazioan. Hitzaldiaren bidez, ilustrazioak 1975etik izan duen bilakaera ikusiko dugu: jaiotzen ari ziren ikastolentzako material didaktikoen sorreratik arte grafikoetako tailerren barruan marrazkilariak duen rolera. Kaleetan, karteletan eta diskoen azaletan ilustrazioak izan duen presentziaz jabetuko gara, eta laurogeita hamarreko hamarkadan animazio ekoiztetxeak agertu izanaren berri ere jakingo dugu. Hitzaldiak 2019ko azaroa izango du azken jomuga, eta egileen belaunaldi berriaz, album ilustratuaren agerpenaz, gure ilustratzaileek nazioarteko merkatuan egindako lanaz eta ilustrazioa etengabe aldatzen ari den merkatu batean txertatzen den formatu berriez hitz egingo du.
07:00 pm
07:00 pm
ILUSTRAZIOA BIZKAIAN. Arte grafikoetako tailerretatik album ilustratura.