fbpxFUTURE IS BACK! | Bilbao Bizkaia Design Week Skip to main content

FUTURE IS BACK!

FUTUREISBACK. UNAV

FUTURE IS BACK!

Iraganera begiratu etorkizunaz hausnartzeko!

06:00 pm
FUTUREISBACK. UNAV

Iraganera begira etorkizunaz hausnartzeko!
Espiritu horrekin, Nafarroako Unibertsitateko diseinuko 2.mailako ikasleek, hilabete bat baino gutxiagotan garatutako bi proiektu erakustea eta partekatzea nahi da.
Lehen proiektua etorkizunari begirada bat da. Elon Musk beraren agindua jaso izan bagenu bezala, ustezko “UN” izeneko gure agentziaren helburua, ezpazioan jantziko den lehen moda bilduma diseinatzea da, zehazki, Venusen erabiliko dena.

Bigarren proiektua iraganari begirada bat da. Abiapuntua Oskar Schlemmer-en Ballet triadikoa da, espazio fisikoa gizakiaren mugimenduarekin interakzioan duen garrantziaz hausnartzen laguntzen duen pieza fantastikoa. 100 urte baino gehiagoko balleta izan arren, mozorroaren beraren diseinuan, paisaian eta erakusketako ekitaldian oinarritutako berrinterpretazio garaikidea egitea da ideia.

Biak iraunkortasunetik eta izpiritu kolektibotik landutako proiektuak direla aipatu beharra dago. Azken batean, gure iraganetik ikastea proposatzen dute, oraina diseinatzeko eta geure burua etorkizunean proiektatzeko!

Kokapena
Ensanche Eraikina
Info gehiago

Universidad de Navarra