Bilbao Bizkaia Design Week astea amaitzeko, ekimena posible egin duzuen pertsona guztioi gonbidatu nahi zaituztegu Andrés Jaque arkitekto eta pentsalariarekin hausnarketarako topaketa bat egitera, zeinak bere lanetan gizarteak eraikitzeko prozesuan arkitekturak duen papera hausnartzen duen.
Horrez gain, gure lurraldeko hainbat kasu arrakastatsuren berri izateko aukera izango dugu, eta protagonistek zuzenean kontatuta: DOT eta NTS.
Programa
Kokapena
Hizlariak
Andrés Jaque
× Andrés Jaque arkitektoa, idazlea eta komisarioa da, nazioartean entzutetsua eta arkitektura diseinuaren ikuspegi eskala-arteko eta transmedioaren bultzatzailea izateagatik ezaguna. Berrikuntza Politikoko Bulegoaren fundatzailea da. New Yorken eta Madrilen du egoitza arkitekturako praktika horrek, eta diseinuaren, ikerketaren eta ingurune kritikoetako praktiken bueltan lan egiten du.
Frederick Kiesler Prize saria jaso du, hau da, artearen eta arkitekturaren arteko mugan dauden ibilbideak aitortzen dituen saririk garrantzitsuena; Proiekturik Onenari Zilarrezko Lehoia ere jaso du Biennale di Venezian; horrez gain, Dionisio Hernández Gil Prize delakoa eman diote, kokaleku historikoetako esku-hartzeak saritzen dituena. Bere lana New Yorkeko MoMA bildumaren eta Art Institute of Chicagoren parte da, munduko beste museo garrantzitsu batzuetan egoteaz gain.
Andrés Jaque Columbiako Unibertsitateko Arkitektura Diseinu Aurreratuko zuzendaria da. Berrikuntza arkitektonikoko laborategi ospetsu horrek eman dio forma azken hiru hamarkadetako arkitekturaren eboluzioari. Bere argitalpenen artean honako hauek daude: ‘Superpowers of Scale’ (2019), ‘Mies y la Gata Niebla: Ensayos sobre arquitectura y cosmopolítica (2019), Transmaterial Politics (2017), ‘PHANTOM. Mies as Rendered Society’ (2013), ‘Transmaterial/Calculable’ (2017), ‘Dulces Arenas Cotidianas’ (2013), ‘Different Kinds of Water Pouring into a Swimming Pool’ (2013), ‘Superpowers of Ten’ (2016), ‘Melnikov. Car-park for 1000 vehicles’ (2004), ‘Ciudad’ (2005), ‘Piensa Madrid’ (2009) y ‘Everyday Politics’ (2011).
Olatz Ibarretxe
× DOT S.Coop enpresaren sortzaileetako bat eta sormen-zuzendaria
DOT S.Coop. enpresako sormen-zuzendaria den aldetik, Olatzek eskarmentu handia du brandingean eta diseinuan. Gainera, askotariko diseinu-proiektuak zuzendu ditu honako sektore hauetako bezeroentzat: retail, automobilgintza, aseguru-zerbitzuak, hezkuntza eta gobernua. Esperientzia du ideiak egia bihurtzen, eta horretarako irudikapen bisual deigarriak sortzen ditu, eta kontzeptuei, prototipo digitalei, narrazio-lanei zein produktu berritzaileei edertasuna eta esanahia eransten die. Olatzek komunikazioan eta diseinuan duen eskarmentu zirraragarriari esker, laburpen kaotikoak eta proiektu konplexuak har ditzake bere gain eta horiekin istorio sinple, argi eta ederragoak sortu enpresek eta erabiltzaileek barneratzeko modukoak izan daitezen. Horrez gain, “Elikadura-joerak eta sukaldaritza-berrikuntza” ikasgaia ematen du Basque Culinary Center-en, mundu osoko erakunde akademiko aitzindaria dena.
DOT S. Coop enpresak sariak jaso ditu, eta gizarte-berrikuntzan eta produktuen zein zerbitzuen diseinuan oinarritzen den berrikuntza estrategikoko enpresa bat da, eta Bilbon du egoitza. DOTek eskarmentu handia du barne-ekintzailetzako eta gizarte-berrikuntzako proiektuetan: Coca-Cola, Eroski, AXA, Danone, JCDecaux, Fagor, Philips Design, Iberdrola, Suez Water - Aguas de Barcelona, Fundación COTEC, Basque Culinary Center, Barcelona Activa, Pernod Ricard eta Orbea. Gure produktuek eragina dute mundu osoko milioika pertsona eta etxetan.
DOT S.Coop enpresak eskarmentu handia du Changemaker hezkuntzan: Mondragon Unibertsitatearekin batera MINN International Executive Master programa garatu zuen, Intrapreneurship and Open Innovation alorrean, Europan, Txinan, Hego Korean eta Indian. Prestakuntza-saioak eta programak garatu ditu hainbat unibertsitaterekin: Deustu, Basque Culinary Center, Salamanca, Almeria, La Laguna. Bestalde, Mauritanian Lanaren Nazioarteko Erakundearekin egin du lan eta UNICEFekin Kenya eta Somalian.
Oskar Santamaría
× DOT S.Coop enpresaren sortzaileetako bat eta diseinu estrategikoko zuzendaria
DOT S.Coop enpresako diseinu estrategikoko zuzendari gisa, Oskarrek enpresei laguntzen die berrikuntza kudeatzen, produktuen zorroa garatzen, merkatuan kokatzeko estrategiak lantzen, joerak eta bezeroen esperientzia identifikatzen, produktuak diseinatzen eta marka garrantzitsuak sortzen.
Industria-diseinatzailea den aldetik, ezberdin egiten gaituzten xehetasun txiki horiek lantzen ditu. Beti ari da produktuetan eta zerbitzuetan berritzeko moduen bila, betiere, joerekin bat etorriz. Besteak beste, enpresa hauetako hainbat proiektutan ibili da lanean: Eroski, Iberdrola, Suez Water - Aguas de Barcelona, Pernod Ricard, Obe Hettich, Bellota eta Orbea. Estrategikoki pentsatzeko gaitasun handia du, enpresek eta markek behar dutena entzuteko eta interpretatzekoa. Enpatia erakusten du erabiltzaileen erronka eta helburuengatik, eta, horrek aukera ematen dio irtenbide pertsonalizatu bakar eta egokiak sortzeko, egokiak bai ezaugarriei dagokienez bai edukiari dagokionez. Zentzuzko galderak proposatzen ditu, baina desafiatzaileak ere bai; edukia harago eramaten du beti, eta proiektu zein bezeroak beste maila batera igotzen ditu. Horrez gain, “Food Design” ikasgaia ematen du Basque Culinary Center-en, mundu osoko erakunde akademiko aitzindaria dena.
DOT S. Coop enpresak sariak jaso ditu, eta gizarte-berrikuntzan eta produktuen zein zerbitzuen diseinuan oinarritzen den berrikuntza estrategikoko enpresa bat da, eta Bilbon du egoitza. DOTek eskarmentu handia du barne-ekintzailetzako eta gizarte-berrikuntzako proiektuetan: Coca-Cola, Eroski, AXA, Danone, JCDecaux, Fagor, Philips Design, Iberdrola, Suez Water - Aguas de Barcelona, Fundación COTEC, Basque Culinary Center, Barcelona Activa, Pernod Ricard eta Orbea. Gure produktuek eragina dute mundu osoko milioika pertsona eta etxetan.
DOT S.Coop enpresak eskarmentu handia du Changemaker hezkuntzan: Mondragon Unibertsitatearekin batera MINN International Executive Master programa garatu zuen, Intrapreneurship and Open Innovation alorrean, Europan, Txinan, Hego Korean eta Indian. Prestakuntza-saioak eta programak garatu ditu hainbat unibertsitaterekin: Deustu, Basque Culinary Center, Salamanca, Almeria, La Laguna. Bestalde, Mauritanian Lanaren Nazioarteko Erakundearekin egin du lan eta UNICEFekin Kenya eta Somalian.
Josebah Espeso
× Josebah Espeso gidoilaria eta koordinatzailea izan da ETBko hainbat programatan, Goenkale, Vaya Semanita, Euskolegas edo Euskadi Directo programetan, besteak beste. Bestalde, sailak idatzi ditu Antena 3 eta Telecinco kateentzat, baina telebistarekiko mendekotasun handia dutenek eta adin batetik gorakoek baino ez dituzte gogoratuko. Alabaina, aspaldiko kontuak dira, orain... digitalagoa da. Marka-edukiak garatzen ditu; bezero hauek ditu, besteak beste: Athletic, LaboralKutxa, LKS, Osakidetza, Clínica Baviera, Deustuko Unibertsitatea, Dominion, Iberdrola, Eroski eta... Ah, bai! NTS.
Sailetarako proiekturen bat aurkeztu du Movistar eta HBOrentzat.
Horretan egiten du lan, eta horixe du amets.
Carlos Polo
× Tudela, 1977
Informatika Ingeniaritza ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean, ekintzailetzari eta berrikuntzari buruzko graduondoa Babson College-n (Boston) eta Deusto Business School-en.
Lan-ibilbidea hasteko, aholkularia izan zen Madrilen, PricewaterhouseCoopers enpresan. 25 urte bete baino lehen sortu zuen bere lehenengo enpresa: NTS. Software irtenbideak garatzeko eta integratzeko konpainia bat da, eta, gaur egun, 129 ingeniarik egiten dute lan bertan. Gainera, IBEX35eko konpainia gehienetarako egiten du lan.
Hazkunde-urte batzuen ostean eta hainbat sari jaso ondoren (Eibarreko Toribio Echevarría bikaintasun ekintzailaren saria, BlackBerry-ren eskutik berrikuntzaren nazioarteko saria elkarren segidako hiru urtez eta TR35 del MIT sarien izendapena), negozioa dibertsifikatzea erabaki zuen eta Documents merkaturatu zuen. Horren bitartez, 1.000.000 euro inguruko inbertsio pribatua lortu zuen, baina beranduago itxi zuen (lehenengo porrota). Gero, Perpetuall izan zuen, bigarren porrota, zeinarekin, besteak beste, Sabadell bankuaren edo MW Ventures inbestitzaileen konfiantza bereganatu zuen. Hasierako fasean dauden software-enpresentzako arrisku-kapitaleko inbertsio-funts txikia da, eta gaur egun, oraindik, hazteko potentzial handia duten konpainia-partaide ugari ditu.
2016. urtean, abentura bati ekin zion elikagaiaren industrian: Salsa Bastarda (Kantauri itsasoko marinelen tabaskoa).
Negozioekin batera, irakasle-lanak egiten ditu Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultatean eta Basque Culinary Center zentroan. Zin egin du berrikuntzari eta start-upak sortzeari buruzko Los canallas del Cuarto Cuadrante lehenengo liburua (www.loscanallasdelcuartocuadrante.com) ez dela azkena izango…