BANATUTAKO DISEINUA ETA KAPEN BIDEZKO ESKULTURA DIGITALA
Deskubritu ezazu zure diseinuak nola bihurtu objektu fisiko baten Fab Lab tresnekin
Fabrikazio digitalak objektu digitalen bertsio handiak egitea ahalbidetzen du materialen kapak bata bestearen gainean nahi duzun forman gehituz. Bilbao Bizkaia Design Week-en, artista, diseinatzaile eta sortzaile batzuei tresna honen erabilera erakutsi nahi diegu forma eta narratiba bisual berriak sortzeko.
Diseinua eta diseinatzailearen papera garatzen ari dira eta mundu digital berrira egokitzen ari dira. Testuinguru horretan, sortzaile mota berri bat sortzen ari da kontsumo ondasunak eta kontsumitzaileak produktuekin nola erlazionatzen diren modua zalantzan jartzen du. Fab Lab Bilbaok, Espacio Openen sorkuntza eta fabrikazio digitaleko tailerra, lagunduko dizu ulertzen nola bihurtu zure diseinuak objektu fisiko modu azkar batean 3D diseinuko tresnekin eta laser ebakitzearekin. Ez da beharrezkoa aurretik inolako esperientziarik izatea eta workshop-aren amaieran zure sorkuntza eraman ahalko duzu.
Banatutako diseinuaren kontzeptuak esploratu gabe dagoen bide berri batera berreramaten gaitu, bide horretan objektu batek modu digitalean bidaiatu dezake munduko leku batetik bestera, aldatu daiteke, hobetu, egokitu daiteke eta partekatu sarean dauden edo benetakoak diren komunitate ezberdinen bidez, horiek teknologia adierazpen sortzaile eta eraldaketa sozialearako tresna gisa erabiltzen dute. Ezagutu Fab lab-en potentziala zure formak objektu bihurtzeko tresna errazen bidez. Sartu digitala zure tresnen sortan, nahastu gauza gertagaitzekin. Do It Yourself. Do It Together. Izen-ematea zabalik.