fbpxSHPEEL | Bilbao Bizkaia Design Week Skip to main content

SHPEEL

Spheel

SHPEEL

Biome Collective (Dundee, Eskozia)

|
10:00 am
Spheel

"Shpeel" berba "Spiel" hitzean jatorria duen hitz-jokoa da, jolastea edo hitz egitea esan nahi duena; esperientzia partekatu eta interaktibo gisa diseinatu da Biome Collective-ren eskutik, parte-hartzaileei beren ekintzen jabetza-sentsazioa emanez, eta beren sentimenduen ñabardurak deskribatzera animatuz, betiere hitzik baliatzeke.

360ºko espazioan murgildurik dagoen ingurunean arituz, bisitariek kontrol interaktiboak erabiltzen dituzte objektu abstraktu bat sortzeko eta aktibatzeko ('avatar emozional' bat). Objektu horrek berehala eraldatzen du aribideko espazioa, eta jarduleek elkarrizketak hasteko erabiltzen dute.

Shpeel bideo-jokoa gazteei laguntzeko tresna gisa diseinatu da, Dundeeko hiri osoan zehar antolatutako tailer batzuei jarraikiz. Tailer horietan honako galdera hau egin da: "Nola lagun diezaiekete bideo-jokoek gazteei beren osasun mentalari buruz hitz egiten has daitezen?"

Tilde Arts and Creative Dundee ekoiztetxeak ekoitzi du, Hot Chocolate Trust, NHS Tayside eta The Corner taldeekin elkarlanean jardunik. Shpeel bideo-jokoa London Design Biennale-n aurkeztu zen lehenengo aldiz, eta hura garatzeko Abertay University, Creative Scotland, Epson, NEoN Digital Arts Festival eta University of Dundee erakundeen laguntza jaso zuen.

Dundeeko hiriak Bilbao Bizkaia Design Week programan parte hartzea Bilboko hiriak eta Dundeeko hiriak UNESCOren Sormen Hirien Sarearen esparruan ezarri duten lankidetzaren emaitza da.  

UNESCOk, 2014. urtean, Diseinuaren Hiri izendatu zuen Dundee. Diseinua beti egon da Dundee hiriaren bihotzean, adimenean eta ariman. 

Hiriak askotariko jaraunspen aberatsa jaso du alor askotan: inprimaketa eta komikiak, ehunak eta moda, elektronika eta joko digitalak, medikuntza eta ikerketa medikoa eta hiri-plangintza. Hala eta guztiz ere, munduko beste hiri askotan bezala, industriaren gainbehera pairatu behar izan dute, eta, bertatik sortu dira gizarte- eta ekonomia-erronkak. 

Itsas pasealekua berroneratzeko bilioi bat librako lanen, lidergo indartsuaren eta arrakasta duten lekuetan kulturak duen balioa ulertzearen bitartez, Dundee, gaur egun, Erresuma Batuko hiri txikirik coolena delako da ospetsua.

Dundee, gaur egun, anbizio handiko hiri kementsua da, eta diseinuarekin konprometitua dago, bai berdintasun ezak kudeatzeko orduan, bai eskaintzen dituen aukerak kudeatzeko orduan. Dundeek bertako herritarrekiko konpromisoa du diseinuaren alorrean, eta kontzeptu hori erantsi die eskaintzen dituen zerbitzuetan. Bestalde, Dundeeko diseinatzaileak babesten ditu, bai tokian bertan, bai mundu osoan. Horrenbestez, bizitzeko munduko lekurik onenetako bat dugu orain. 

Erresuma Batuko diseinuaren lehenengo hiria da eta UNESCOren bakarra; hori dela eta, kide diren hiriek UNESCOren balioak babesten dituzte eta publikoki defendatzen dituzte diseinua tokiko garapenerako planetara eta kooperazio globalera helarazteko konpromisoa, Nazio Batuen garapen jasangarriaren helburuak lortze aldera.

Dundee elkarteari egokitu zaio Dundee UNESCOren Diseinuaren Hiri izendapena, baina honako hauen babesa izan du: Abertay University, Creative Dundee, Dundee City Council, Northwood Charitable Trust, Leisure & Culture Dundee, University of Dundee eta V&A Dundee.

Beste alde batetik, espazio horretan bertan, hiri honetako eragileen eta herritarren artean elkarlanean egindako beste esku-hartze bat erakutsiko da, Print City izenekoa. 

Inaugurazioa 2019/11/14 20:30 Opening

Kokapena
Ensanche eraikina

Dundee