
MASTER CLASS IN FILMMAKING BY THE NEW YORK FILM ACADEMY
From Storytelling to Production

EIKEN Cluster-rek Five Lands-ekin batera, Bilbao Design Week-en barnean master class bat antolatu du ingelesez. Bere helburua zinearen mundua ikasleei, profesionalei edota zine-produkzio bat nola garatzen den sakonki jakiteaz interesaturik dauden pertsonei gerturatzea da. Klasea munduko zine-akademiarik ospetsuenetako batek emango du, New York Film Academy, eta bi ordutan pelikula baten sorkuntza osatzen duten arloak modu praktikoan azalduko ditu
Master Class-aren arduraduna Blake Babbitt izango da, 383 Productions ekoiztetxearen sortzailea da eta akademiako zuzendari-irakaslea.
Five Lands, hezkuntza-aholkularitzako konpainia independientea da, ikasleei beraien gaitasun eta interesetan oinarritutako ikasketa-alternatiba zabal eta anitz multzo bat eskaintzen eta ebaluatzen die.