Labairu auzoaren eta diseinutik begiratutako etorkizunaren arteko ate dimentsionala. Ibilbide espekulatibo bat diseinua eta sorkuntza gauzatzeko modu ezberdinak elkartuz. Diziplinaren eta prozesuen arteko murgiltze esperientziabat. Lau urtaro igarotzen dituen bidaia azkar bat, gaitasun pertsonalen prototipoetan hasi eta etorkizunera begira dauden desioen eta itxaropenen zurrumurruan amaitzen da, osagai gakoen sukaldatzetik igaroz beste batzuekin kolaboratzeko eta kolaborazio hori posible egiteko eszenak pentsatuz. Trans espazio bat estudio-tailer baten eta workshop-tailer baten artean etorkizuna diseinuaren arlotik lantzeko. Aldi baterako mintza ezagutzen dugun diseinuaren eta izan zitekeen diseinuaren artean. Joaneko txartela ezberdinen artean aurkitzeko eta batera diseinatzeko eta kolaboratzeko moduak bilatzeko.
09:00 am
Labairu ingurua (Bilbo). Jarraibide zehatzak bidaliko zaizkie parte-hartzaileei.