EMAITZETIK PROZESURA: DISEINU ESTRATEGIKOA
Erakundeetan diseinuaren profilen eta rolen inklusioa
Diseinuaren paperaren garapenari eta erakundeen atal estrategikoan duten gero eta gehiagoko lekuari buruzkoa.
Diseinuak gero eta garrantzia handiagoa dauka erakundeetan; izaera operatiboaren hesiak hausten ditu eta dagoeneko erakunde eta enpresen estrategien zerbitzura dagoen tresna bat da, etorkizuneko ikuspegiak sortu eta merkatua eta pertsonen beharrizanak ulertzeko gaitasuna indartuz.
Diseinuaren rolak eta profilak aldatu egin dira. "Emaitzatik prozesura” Diseinu Estrategikoko Unibertsitate Masterreko masterclass ireki bat da, eta bertan parte hartzen dute Óscar Garcíak (Obe Hettich) eta Borja Garmendiak (Pensando en Blanco), haien ikuspuntutik azaltzeko diseinuak emaitza gainditu egiten duela. Horrez gain, diseinuak tresna estrategiko modura duen potentziala erakutsiko dute MUDIESeko ikasleek.