DISEINATU ZURE FIKZIOZKO PERTSONAIA
Pertsonaien diseinua komiki baterako, animazio tradizionalerako (2D) edo 3Dan, zinerako edo bideojoko baterako izan daiteke.
Pertsonaien diseinatzaileek beraien ametsak egi bihurtzeko aukera dute beraien imajinazioan soilik bizi diren horiei bizitza emanez eta jende asko gogoko izaten amaitzen dute, askotan, mundu mailan ezagunak diren ikonoak bihurtuz. Tailer honen helburua izango da parte-hartzaile bakoitzak bere pertsonaia propioa diseinatzea, printzipioetan, tekniketan eta artista profesionalek erabiltzen dituzten hainbat trukutan sakonduz.
Tailerrean DigiPen Europe Bilbaor-en Arte Digitala eta Animazioan Arte Ederretako Unibertsitate Graduko lehen mailan egiten diren ariketa errealen bertsio motzak ikusiko dira.
Tailerraren helburua parte-hartzaile bakoitzak bere pertsonaiak diseinatzea da oinarrizko printzipioak aztertuz, esaterako, irudia, proportzioak, publiko objektiboa, narrazio-generoa edo animazio film labur baterako, komiki baterako edo bideojoku baterako den. Gainera, aztertuko da nola eragiten duten diseinuan bere ezaugarri morfologikoak, sozialak eta psikologikoak eta zer egin behar den diseinua koherentea izateko kontatu nahi den historiarekin.
Aurreikusitako iraupena: 1,5 ordu.