
Topaketa horretan, BIAAF-eko gazte sortzaile talde batek BBK BIAAF FASHION LAB-en ezagunak egiten ari diren diseinatzaileekin, gure lurraldeko diseinuko irakasleekin eta profesionalekin lortutako esperientzia eta ezagutza partekatuko dute. Prozesu osoa (inspirazioa, sorkuntza, kudeaketa eta erabakiak hartzea...) erakutsiko dute diseinuaren arrakastarekin amaitu arte eta merkatuan beraien kapsula-bildumak plazaratu arte, gainera, sustraiak eta ohiturak berrinterpretatzen, errotutako euskal ondare kulturalean.
Traje tradizionalaren formetatik hasi eta Ignacio Zuloaga, Valentín de Zubiaurre, Aurelio Arteta edo José Arrúe gisako artista euskal unibertsalen kolore-paleta eta eszenetara, Cristóbal Balenciaga maisu handiaren saihestu ezineko eraginetik igarota. Gazte hauek ondare kultural bati omenaldia egiten diote, nazioartean suspertzen ari den modako eszenetara abangoardia ekarriz
Kokapena
Info gehiago

