fbpxBBDW19 OPENING | Bilbao Bizkaia Design Week Skip to main content

BBDW19 OPENING

Opening

BBDW19 OPENING

08:30 pm
Opening

BiDCetik Bilbao Bizkaia Design Week 2019 posible egiten duten eta nola edo hala horren parte diren pertsona guztiak gonbidatu nahi ditugu aste bizi honen hasiera elkarrekin ospatzera.

Inaugurazio honetan, Eskoziako Dundee hiriko tokiko erakundeen ordezkariak eta hiriko alkatea John Alexander izango ditugu hemen. Aurtengo hiri gonbidatua da, eta, Bilbo bezala, UNESCOren Hiri Sortzaileen Sareko kide da.

Era berean, hiri horretako diseinatzaile, artista eta herritarrek egindako esku-hartzeak egongo dira ikusgai.  Azaroaren 28ra arte ikusi ahal izango dituzue.

Alde batetik, Shpeel instalazio interaktiboa izango dugu, non ikusleek 360º-ko inguru batean murgildu ahal izango diren “Avatar emozional” baten bitartez. Horrela, espazioa eraldatu eta gainerako ikusleekin hitz egingo dute. 

Espazio horretan bertan, Print City erakusketa ikusi ahal izango dugu. Bertan, modu abstraktuan irudikatuko da Dundee hiriaren hiri-paisaia, eta ikusleak beste pertsona batzuekin ibili eta eseri ahal izango dira, bai eta elkarri eragin ere. 

Kokapena
Ensanche eraikina

BiDC
Dundee